top of page

SAMARI BURUZ

SAMA Gasteizen egoitza duen Arabako Ikus-entzunezkoen Elkartea da. 1988an sortu zen Arabako Foru Aldundiaren Kultura Kontseiluko Sección de Cine aitzindariaren oinordekotzat. Teknologia berrien eta baliabide digitalen etorrerarekin, elkarteak zituen tresnak zaharkituta gelditu ziren, jarduna etetera behartuz.

2019an belaunaldi aldaketa gertatu zen. Hirugarren fase honetan, zuzendaritza batzorde berri batek elkarteak lehenago eskaintzen zituen zerbitzuak biziberritzeko helburuari heldu zion, teknologia berriei eta gizartearen beraren aurrerapenei erantzuna ematea jomuga izanik.

 

SAMAk beti izan du kulturaren esplorazioa eta hedapena xede, horretarako jendaurreko ekintzak antolatu izan ditu eta sorkuntzari ere lekua eskaini dio. Gasteizko Latindarren Pabilioian (Seminarioan) 250m2-tik gorako egoitzan proiekzioak (El Cinecito), kontzertuak eta antzerki saioak gauzatu izan dira alde batetik; bestetik sorkuntza, produkzio eta proiektuen garapenari eskainitako aretoetan grabazio, videoclip, podcast, entseguak, tailer eta abarrak burutzen dira.

 

Aipatutako proiektuak disziplina anitzekoak izan ohi dira, espresiobide artistiko desberdinak uztartuz, komunikaziorako esparru eta bide berriak urratzea dute helburu, publikoarentzat hurbil eta eskuragarri izanik betiere.

pasillo.jpg
bottom of page